138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FALTZES

Kredituen espedienteak. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onetsi dira 2006ko aurrekontuko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espediente batzuk. Hasierako onespenaren erabakia 2006ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 1ean.

DIRUSARRERAK:

IV. kapitulua: 10.860 euro.

V. kapitulua: 5.600 euro.

VII. kapitulua: 656.000 euro.

VIII. kapitulua: 308.000 euro.

IX. kapitulua: 671.800 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.652.260 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 7.000 euro.

IV. kapitulua: 2.760 euro.

VI. kapitulua: 1.642.500 euro.

Gastuak, guztira: 1.652.260 euro.

Faltzesen, 2006ko urriaren 23an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0617425