138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERA

2005eko aurrekontua likidatzerakoan diruzaintzako gerakina negatiboarengatik 2006ko aurrekontuaren kreditua aldatzeko espedientea hasiera batez onestea (2/06 espedientea)

2006ko urriaren 18an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:

1. Joan den urriaren 10ean kontuhartzaileak egindako txostenean agertzen diren 2006ko aurrekontuaren gastuen murrizketak hasiera batez onestea.

2. Espediente hau (2/06), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita, 15 laneguneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

3. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2006ko urriaren 31n._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0617489