138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ITURMENDI

Desjabetzapenaren hasiera

Udalak, 2006ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, eta bertaratuen erabateko adostasunez, honako hau erabaki du:

1. 2. poligonoko 404. lurzatiaren aurreko aldea desjabetzeko espedientea abiaraztea eta hasiera batean onestea zoladura eta saneamenduko proiektu teknikoak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Deklaratzen da desjabetzapenaren onuraduna Iturmendiko Udala dela.

3. Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesatuek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Iturmendiko udal bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak eta proiektua.

4. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitaratzea.

5. Erabaki hau Ignacio, Jesusa eta Juana Aseguinolaza Asurmendi jabeei jakinaraztea, honen berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iturmendin, 2006ko urriaren 25ean._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

ERANSKINA

Desjabetu beharreko lurra: 29,11 m².

Tokia: etxebizitzaren aurreko aldea, Kamiozar kalea, 1 helbidean kokatua (2. poligonoko 404. katastro lurzatia).

Deskripzioa: harlauzezko espaloia eta landaredun lurzorua, blokezko murru batez inguratua.

Jabeak: Ignacio, Jesusa eta Juana Aseguinolaza Asurmendi, guztiek zati berdina dutela.

Helbidea: Kamiozar, 1 (Iturmendi).

Iragarkiaren kodea: L0617468