II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IRUÑA
Jesús y María lehengo eliza zaharberritzeko obren zuzendaritza esleiturik
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko urriaren 10eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, kontratu hau esleitu dela:
Kontratuaren xedea: Jesús y María lehengo eliza zaharberritzeko obren zuzendaritzaren esleipena.
Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarri gabe.
Esleipenaren prezioa: 43.000,00 euro.
Esleipen-hartzaileak: María Mercedes Sánchez-Marco Sancho.
Iruñean, 2006ko urriaren 31n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0617414