I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
1778/2006 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoaren ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 17ko 333/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoaren ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hura 2006ko martxoaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, ekainaren 1eko 941/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Publikoaren ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:
_Txanda irekia
Onartuak:
ALGARRA JIMENEZ, CRISTINA
ARANA OYARBIDE, MIREN
BARRICARTE GURREA, JOSE M.ª
BERUETE ERCE, BEATRIZ
DE LA MAZA URIARTE, ANA M.ª
FLORISTAN ZUBIETA, JAVIER
GARCIA ESTEBAN, MARTA
GARCIA SAN MARTIN, DOLORES
GONZALEZ MARIÑAS, M.ª ELENA
GOZALO GARCIA, M.ª JESUS
GUINDEO GARCIA, M.ª JOSEFA
HUARTE-MENDICOA IZU, JOSE
HUICI JIMENEZ, MARIA
IRIBAS VILARO, ANA MARIA
LAMEIRO COUSO, FRANCISCO JAVIER
MONTOYA ALONSO, LAURA
OJEDA AZCOITI, MARTA
SAN MILLAN VERGE, DAVID
SERRANO CARO, MANUEL
SESMA AGUIRRE, LAURA
SORIA BAEZ, ITZIAR
VIÑAS BUIL, MARIA JOSE
ZUGASTI ECHAMENDI, M.ª ESTHER
Baztertuak: inor ez.
Onartuak:
GARCIA TINOCO, CARLOTA
SALDAÑA ZABALEGUI, CRISTINA
Baztertuak: inor ez.
2. Epaimahaiaren osaera aldatzea eta idazkari aritu behar zuen Angel Gallego Martínez jaunaren ordez, Osasun Publikoaren Institutuko Administrazioaren eta Langileriaren Ataleko burua baita, Gabriel Izpura Liberal jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko burua, izendatzea.
3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko azaroaren 28an eginen dela adieraztea, 16:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelategian.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko azaroaren 2an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0617654