138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2701/2006 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, ekainaren 19ko 1592/2006 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako 111 lanpostu huts (horietarik 8 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen da. Deialdia azaroaren 28ko 2954/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 28ko 2954/2005 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan E maila edo taldeko 111 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko (horietarik 8 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzekoak dira). Ebazpena 2006ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 590/2006 Ebazpenaren bidez, 35774 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko "Julio Caro Baroja-La Granja" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, deialdian sartu zen, behin-behinekoz lanera itzulitako langileei esleitu baitzitzaien, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki zen.

Maiatzaren 15eko 1223/2006 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Ekainaren 19ko 1592/2006 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen eta deialdian, beste izangai batzuen artean, María Inés Biurrun Zurbano andrea eta Piedad Ramos Sánchez andrea onartuak izan ziren.

Deialdian parte hartzeko eskakizunen artean, 3.1.a) arauan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea dakar, edozein izanik ere beren administrazio egoera.

María Inés Biurrun Zurbano andrea eta Piedad Ramos Sánchez andrea ez dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile finkoak; beraz, bidegabe onartuak izan dira deialdian.

Hori kontuan izanik, aipatu akatsa zuzendu beharra dago eta María Inés Biurrun Zurbano eta Piedad Ramos Sánchez andreak onartuen behin betiko zerrendatik atera.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emandako 1592/2006 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako 111 lanpostu huts (horietarik 8 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen zen. Deialdia azaroaren 28ko 2954/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko urtarrilaren 9an 4. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. María Inés Biurrun Zurbano eta Piedad Ramos Sánchez andreak onartuen behin betiko zerrendatik atera behar dira ez dutelako betetzen deialdiko 3.1.a) atalean eskatzen den baldintza.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta kanporatutakoei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 6an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0617793