138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2530/2006 EBAZPENA, urriaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Epaimahaiak jaso ditu lehiaketako aktak eta aurkezturiko izangai bakarrak lanpostuaren eduki eta eginkizunen proba praktikoan eskatzen zen gutxieneko puntuazioa lortu ez duenez, deialdia eman gabe utzi beharra dago.

Deialdia 2006ko 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 3an.

Iruñean, 2006ko urriaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0617530