138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2541/2006 EBAZPENA, urriaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Lan Osasuneko goi mailako teknikari (mediku) izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 16ko 2541/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan Osasuneko goi mailako teknikari (mediku) izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Iñaki Moreno Sueskun jaunari 5855 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia da eta Iruñean aritzekoa da.

Deialdia 2006ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 10ean.

Iruñean, 2006ko urriaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0617537