138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

V I L L A F R A N C A

Hasiera batean onetsita 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen udal ordenantza

Villafrancako Udalak, 2006ko ekainaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 24ko 11/2004 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Villafrancan, 2006ko urriaren 23an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0617094