138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

2007ko ordenantza fiskaletako aldaketa eta karga-tasak onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2007ko urriaren 26ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.1. 2007ko ekitaldiko zerga-tasak eta lurren prezioak onestea.

I. ERANSKINA

Zerga-tasak

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2547.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,8000.

_Jarduera ekonomikoen gaineko udal zergaren indizea: %1,38.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren indizeak eta karga-tasak:

Batetik bortz urte arteko aldia: 2,4.

10 urte bitarte: 2,1.

15 urte bitarte: 2,0.

20 urte bitarte: 2,0.

Karga-tasa: %8.

II. ERANSKINA

Udal lurren salmenta

A) El Escopar industrialdea:

_"A" motako lurzatia: 1.800 metro karratu, 50,53 euroan metro koadro bakoitzeko. Gainerakoa, 37,64 euroan metro koadro bakoitzeko.

_"B" motako lurzatia: 1.800 metro koadro, 44,69 euroan metro koadro bakoitzeko. Gainerakoa, 37,64 euroan metro koadro bakoitzeko.

_B2 motako lurzatia: 50,90 euro/metro koadroa.

_"C" motako lurzatia: 37,64 euro/metro koadroa.

_"D" motako lurzatia: kentzen da lurzatia ez baitago eskuragarri.

_"E" motako lurzatia: 43,85 euro/metro koadroa.

B) Nekazaritzako poligonoa: 10,65 euro/metro koadroa.

1.2. Zerga tasak eta lurren prezioak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

III. ERANSKINA

Tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketa

2.1. Hasiera batean onestea prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten eta ondoko zerrendan agertzen diren ordenantza fiskaletako aldaketa:

I. Legarra, harea eta eraikuntzako bertzelako gaiak udalerri honetako herrilurretan ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

II. Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

III. Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladura edo espaloietan edozein mugimendu egitea arautzen duen ordenantzaren eranskina.

IV. Agiriak luzatu eta tramitatzeko ordenantza.

O. Hilerriko zerbitzuak eta jarduketak eta hilerriarekin ikusteko duten bertze batzuk, Udalaren gain daudenak, egiteko tasak.

VI. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak.

VII. Zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa arautzen duen ordenantza.

VII. Estolderiaren ordenantza fiskala.

IX. Urez hornitzeko ordenantza fiskala.

X. Udalaren Musika Eskolako tasak kobratzeko ordenantza fiskala.

2.2. Ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar egunean, herritarrek eta interesatu eskubidedunek espedientea aztertu eta beren eskubideen alde bidezkoak diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2006ko urriaren 27an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0617317