138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LAKUNTZA

Lakuntzako eraikinak lehen aldiz erabiltzeko lizentziei buruzko udal ordenantza fiskala

Lakuntzako Udalak, 2006ko urriaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako eraikinak lehen aldiz erabiltzeko lizentziei buruzko udal ordenantza fiskala.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Lakuntzan, 2006ko urriaren 31n._Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0617391