138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2006ko urtarrilaren 30eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko antolamendu xehekatuaren determinazioetako aldaketa 3. poligonoko 873. lurzatian, hau da, Arau Subsidiario zaharren UE-14an unitatean. Miguel Aldaba Huarte jaunak sustatu du aldaketa eta Iñaki Tanco Hualde eta Juan José Echeverria Dauncasa arkitektoek prestatu dute txosten teknikoa.

2006ko martxoaren 20an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta jendaurrean jarri, alegaziorik jaso gabe. 2006ko otsailaren 21ean, antolamenduko aldaketaren kopia bat igorri zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena eman zezan.

Eskaera aurkeztu zenetik bi hilabetetik gora iragan denez, kontuan hartuta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan ezarritakoa, bideratutzat hartzen da.

Espedientearen tramitazio guztia kontuan hartuta, legez ezarritako quoruma izanik, 2006ko ekainaren 8ko osoko bilkuran erabaki zen behin betiko onestea determinazio xehekatuetako aldaketa eta argitara ematea, aipatu Foru Legearen 81. artikuluan ezarri bezala.

Horregatik, plan orokorreko aldaketa puntualaren testu osoa ematen da argitara:

1. Xedea:

Espediente honek antolamendu xehekatuen determinazioak aldatzea du xede, Etxarri Aranazko katastroko 873. lurzatian, hain zuzen.

Miguel Aldaba Huarte jaunak sustatu du espedientea, jabeen ordezkari gisa.

2. Hirigintzako egungo araudia:

Hiri Antolamenduko Udal Plana da Etxarri Aranatzen indarra duen hirigintzako araudia, 2004ko irailaren 1etik aitzina.

Planeamendu horretan, 873. lurzatia hiri lurzoru finkatuaren barrenean (SUC) sailkatu da.

Planeamenduko 10. artikuluari jarraituz (hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araudi partikularra), lerroalde hau aplikatuko litzateke.

"Aurreko arau subsidiarioen arabera egindako birzatiketa eta urbanizazioen ondoriozko orubeak partzelazio horren aurreikuspenen arabera garatuko dira."

Hortaz, aipatu birzatitze proiektura jota, ikusten da birzatitutako exekuzio unitatea UE14 dela eta gaur egungo 873. lurzatia "K" lurzatia dela. Horretxeri determinazio hauek dagozkio:

_Azalera = 412,75.

_Erabilera = Bizitegiak.

_Hirigintzako aprobetxamenduak = 611,91.

_Etxebizitza kopurua = 3.

3. Lege esparrua:

35/2002 Foru Legearen 79. artikuluko 3. puntuari jarraituz idatzi da espediente hau; beraz, legezko gaitasuna eman zaio ekimen pribatuari antolamendu xehekatuaren determinazioetako aldaketak tramitera aurkezteko.

4. Proposatutako aldaketa.

Proposatu aldaketan, etxebizitzen kopurua 3tik 4ra igotzea planteatzen da.

Ez dira gehitzen birzatiketan esleitutako hirigintzako aprobetxamenduak, ezta Udal Planean aurreikusitako altuerak eta lerrokadurak ere.

44. artikuluko 3-B-a) puntua (1. eremu homogeneoa-Alde Zaharra) kontuan hartuta, atzeraemanguneak aurreikusi dira etxebizitzetako garajeen sarreretan, kalearen eta garajeetako zolaren arteko desnibela kentzearren. Horrrela, hiri-bilbea eta eraikinen estetika hobetuko dira; izan ere, alde batetik, bidera ematen duten "kutxilloak" saihesten dira eta, bestetik, halako mugimendu bat lortzen da bolumetrian.

Halaber, indarrean jarraitzen dute planeamenduko gainerako determinazioek, eraikuntzaren gaineko ordenantzei, irizpide estetikoei, aprobetxamenduen zenbaketari eta abarri dagokienez.

Etxarri Aranatzen, 2006ko urriaren 18an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0617169