138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CAPARROSO

Hasiera batean onetsirik Ezintasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantza

Caparrosoko Udalak, 2006ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ezinduendako aparkatze txartelak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Caparroson, 2006ko azaroaren 2an._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0617516