138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2540/2006 EBAZPENA, urriaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Luis María Poyo Cuadra Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Ekonomia Sozialaren Ataleko buru izendatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 16ko 2540/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Luis María Poyo Cuadra Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Ekonomia Sozialaren Ataleko buru izendatu du.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2006ko urriaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0617449