138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2006ko urriaren 20ko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Construcciones y Urbanizaciones Unanue, S.L.k Udal Planean sustatu duen aldaketa; Igoako 9. poligonoko 312. lurzatiaren parte baten lurzoruaren hirigintzako sailkapena aldatzea du helburu, zertarako eta nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinaren ordez etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren sailkapena emateko lurzati horri.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2006ko urriaren 26an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0617179