138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

118/2006 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María José Oños Fernández, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Europako Batasunarekiko Lankidetza eta Harremanen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 27.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua izeneko erakunde autonomoko Estatutuetako 15. artikuluak (estatutu horiek irailaren 12ko 112/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren) ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María José Oños Fernández, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Europako Batasunarekiko Lankidetza eta Harremanen Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

2. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Langileariaren Gastu Kontrolaren Zerbitzura, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0617466