138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTZIBAR

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Artzibarko Udalak, 2006ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, legezko quoruma bildurik, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Artziko Udal Planeko antolamendu-determinazio egituratzaileetako aldaketa puntuala, Franciso Javier Erro Remírez jaunak sustatua, Arrietako (Artzibar) 31. poligonoko 385. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeko.

2. Jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia paratuta.

3. Jendaurreko aldiarekin batera, Plana aldatzeari buruzko proiektua, hasiera batez onetsia, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hark txostena eman dezan; Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 70.4 artikuluan aipatzen den txostena, hain zuzen.

4. Espedientea tramitatzea Lurraldearen Antolamendari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Artzibarren, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Jose Ignacio Videgain Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0617548