138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Maiatzaren 29an Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 1398/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2006ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 21ekoa).

Amaia Ibáñez Aguirre andreak eta beste zazpi lagun gehiagok gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdi horren kontra. Beraz, horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0617563