138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

339/2006 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, uztailaren 18ko 259/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez abeltzaintzako ustiategiei bertan hildako abereak gordetzeko biltegiak erosteko dirulaguntzak, "de minimis" araubidearen menpekoak, 2006. urtean emateko deialdia onesten zen.

Abeltzaintzako ustiategiei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak ezartzen dituen 259/2006 Foru Aginduaren eranskineko bosgarren xedapeneko bigarren puntuan ezartzen da eskabideak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen denean hasi eta 2006ko urriaren 30era artekoa dela.

Biltegien eskaera handia dela eta, eta abeltzaintzako ustiategietako banaketa dela eta, abereak gordetzeko biltegiak ematerakoan atzerapenak daude eta oraingoz eskaera kopuru txikia jaso da zeren abeltzainek biltegiak ustiategietan jasotzen dituztenean ordaintzen baitituzte eta dirulaguntza jaso ahal izateko bankuko ordainagiria beharrezko eskakizuna baita, besteak beste.

Horregatik guztiagatik, hainbat arlok eskaerak aurkezteko epea zabaltzeko premia azaldu diote Departamentu honi.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Abeltzaintzako ustiategiei bertan hildako abereak gordetzeko biltegiak erosteko dirulaguntzak, "de minimis" araubidearen menpekoak, 2006. urtean emateko deialdia onesten duen uztailaren 18ko 259/2006 Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariarena, aldatzea deialdiaren oinarrien eranskineko bosgarren xedapeneko bigarren puntuan, eskabideak aurkezteko epea 2006ko azaroaren 30era arte luzatuz.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0617528