138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana. Lerrokaduren aldaketa 3. poligonoko 1077 lurzatian, Zaragoza etorbideko 18an

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2006ko urriaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako H.A.P.O.ko 3. poligonoko 1077. lurzatian, hots, Zaragoza etorbideko 18an, lerrokadurak aldatzeko. CBG Arquitectura y Urbanismo delakoak sustatu du Inversiones Galofer, S.L.ren izenean. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea erabaki zuen, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz aurkeztu ere, Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko urriaren 23an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0617105