138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESLABA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Eslabako Udalak aditzera ematen du bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela.

Kargu horiek eskuratu ahal izateko, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira, hain zuzen ere karrera judizialean sartzeko baldintzak, baina ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziatua izatea. Halaber, gaitasunari eta bateragarritasunari dagokienez, 3/1995 Erregelamendu horren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Interesatuek eskabidea aurkezten ahal dute Udalaren bulegoetan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eslaban, 2006ko urriaren 31n._Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0617855