138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Egues eskualdeko Udal Planeko aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2006ko urriaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eskualdeko 1. banaketa eremuko 2. sektorean eragiten duena, Francisco Javier Díaz Elcano jaunak sustatua, Eguesko AR1eko 1. sektoreko Konpentsazio Batzordearen izenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78. eta 79. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Eguesen, 2006ko azaroaren 7an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0617837