138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

1196/2006 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea. Tartea: Muruzabal-NA-601" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, uztailaren 20ko 111/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Muruzabal-NA-601" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zuen. Apirilaren 19ko 55/2006 Foru Aginduaren bidez jarri zen jendaurrean.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko uztailaren 31ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea. Tartea: Muruzabal-NA-601" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, azaroaren 28an Muruzabalgo eta Obanosko udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Muruzabalgo eta Obanosko udaletxeetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Muruzabalgo eta Obanosko Udaletara eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0617618