138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Zangozako Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2006ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen zeinaren xedapen zatia ondotik ematen baita:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, Zangozako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko Hirigintzako Araudi Partikularreko 32, 33 eta 42. artikuluak aldatzea dakarrena. Hona edukia:

_Beste atal bat gehitu zaio 32.2.b/ artikuluari (13. atala), non ezartzen baita "lurzoru urbanizaezinean egin behar diren industri jarduerak" nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduera baimengarria direla.

_Beste atal bat gehitu zaio 33.2.1 b/ artikuluari (13. atala), non ezartzen baita "lurzoru urbanizaezinean egin behar diren industri jarduerak" lurzoru urbanizaezin generikoko eraikuntza jarduera baimengarria direla.

42.5 artikuluko lehen paragrafoa aldatu da. Honelaxe geldituko da:

"Lurzoru urbanizaezinean, nekazaritzako ekoizpen ertainekoan nahiz generikoan, lurzoru urbanizaezinean egin beharreko industri jarduerak ezarri ahalko dira; Nafarroan industrialdeak eta industria jarduerak ezartzeko arauak ematen dituen apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretuko determinazioei eta sektoreko legediari lotuta egonen dira."

2. Aldaketaren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2006ko azaroaren 6an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0617826