138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Arazuriko 2. sektoreko Plan Partziala eta konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Tokiko Gobernu Batzarrak Arazuriko 2. sektoreko plan partziala eta konpentsazio batzordearen estatutuak onetsi zituen hasiera batean, "Agrupación Residencial Aizpe" izanik sustatzailea. Jendaurreko epea ireki zen, 2005eko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abenduaren 19an, eta horren gaineko espedientea igorri zitzaion Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, eskaerarekin batera 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak aipatzen duen txostena luzatzeko.

Aginduzko bi hilabeteko epea iragandakoan, aipatu txostena emantzat jo zen, eta Oltza Zendeako Udalak hura behin betiko onesteko erabakia hartzeko duen bi hilabeteko epea ere iragan baita, delako erabaki hori hartu gabe, hortaz, behin betiko onetsitzat jo da, administrazioaren isilbidezko aldekotasunagatik, hori guztia Udaleko idazkaritzak 2006ko urriaren 11n emaniko ziurtagiriari jarraikiz. Argitara ematen da aipatu plan partziala eta estatutuak behin betiko onesteko erabakiaren iragarkia, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Arazurin, 2006ko urriaren 31n._Batasuneko burua, Francisco de la Casa Machín.

Iragarkiaren kodea: L0617531