138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak ondotik ematen den herrilurra hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2006ko urriaren 26an egin osoko bilkuran: 5.000 metro karratu, 5. poligonoko 600. lurzatikoak, Irunberriko Udalaren herrilurretakoak; erabilera lagako zaio María Garetti Erquiciari, zakurtegia eraikitzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, 2006ko urriaren 27an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0617396