138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2006ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen "Las Sangüesinas" eraikineko xehetasun azterlana, Irunberriko Cuesta de Julion baitago, Juan Jesús Zuasti Beorlegui jaunak sustaturik.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2006ko urriaren 27an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0617395