138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko urriaren 30ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, "NA-5332 errepideko zeharbidea hobetzea Pitillasen" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Pitillasko Udalak 2006ko uztailaren 21ean egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituzten hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Pitillasko Udalak, 2006ko irailaren 29ko osoko bilkuran harturiko Erabakiaren bidez, proiektua behin betikoz onetsi zuen, ez baitzen alegaziorik aurkeztu.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira ibilgailuen pilaketa saihestu behar delako eta gaur egungo egoera arriskutsua delako bidea erabiltzen dutenendako.

Nafarroako Gobernuak, Pitillasko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, " NA-5332 errepideko zeharbidea hobetzea Pitillasen" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Ordezko kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria (12/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuko lehendariak urriaren 25ean hartua) Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0617526