138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CARCAR

Arau subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Carcarko Udalak, 2006ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Carcarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, S-2 industria sektoreari dagokiona. Calderería y Transformados, S.A.k sustatu du eta Juan María Aldeondo Sarasa ingeniariak proiektua prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71.artikulua betez, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, kontsultatu eta alegazio egokiak egin daitezen udal bulegoetan.

Carcarren, 2006ko urriaren 26an._Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L0617119