138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko irailaren 22an egin bilkura arruntean (21. puntua), hasiera batean onetsi zuen "Udal Planeko aldaketari egokitzea (Xehetasun Azterlana), U.E. 8 unitatea, Oronoz" izeneko xehetasun azterlana eta zuzenketa egiteko eranskina, Prosupri, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Baztanen, 2006ko urriaren 26an._Jarduneko Alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0617347