138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BASABURUA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2006ko urriaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Berueteko (Basaburua) 12. poligonoko 107. lurzatian egiteko xehetasun azterlana (B-9 oinarrizko unitatea), Francisco Javier Arano Lampreabek sustatua eta Francisco Javier Bermejo Barasoain eta Miguel Saldaña Zabalegui arkitektoek prestatua, 2006ko abuztuaren 22an ikus-onetsia; horren helburua da lurzatia bitan banatzea eta zati bakoitzeko eraikigarritasuna definitzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Basaburuan, 2006ko urriaren 27an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0617359