138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, Ibirikun, 6. poligonoko 12. lurzatian, UC-32 unitatean. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eguesibarko Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, Ibirikun, 6. poligonoko 12. lurzatian, UC-32 unitatean, Francisco Javier Murillo Echarte jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 eta 79. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Eguesen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0617503