13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

391/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, larrialdietarako telefono zerbitzua 2006-2009 urteetan emateko behar den ekipo teknikoaren hornidura, instalazioa eta mantentze lanak kontratatzeko agindu teknikoen agiria eta espedientea onesten dituena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: larrialdietarako telefono zerbitzua 2006-2009 urteetan emateko behar den ekipo teknikoaren hornidura, instalazioa eta mantentze lanak egin behar dituen enpresa aukeratzea (2006/039 espedientea).

_Tramitazioa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, Europar Batasunerako publizitatearekin.

_Kontratuaren aurrekontua: 3.807.984,00 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 2009ko abenduaren 31 arte.

_Klausulen agiriak: www.navarra.es (catálogo de servicios/contrataciones) webgunean edo Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuaren bulegoetan (Iturrondo industrialdea, 1-2. oina, 31600 Burlata).

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu: 2006ko otsailaren 27ko 14:00ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina, 31002-Iruña), edo APELko 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: 2006ko martxoaren 23ko 12:00etan, Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuaren bulegoetan (Iturrondo industrialdea, 1-2. oina, 31600 Burlata).

Iruñean, 2005eko abenduaren 27an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0601037