I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
103/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nefrologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 6ko 1473/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nefrologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko irailaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 117. zenbakian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abenduaren 13ko 1746/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nefrologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
ARTEAGA COLOMA, JESUS M.ª
2. Epaimahaiak ondoko kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: M.ª Jesús Calvo Guitiáin andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.
Ordezko mahaiburua: Antonio Merino Díaz de Cerio jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.
Mahaikidea: Alberto Barrientos Guzmán jauna, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Manuel Arias Rodríguez jauna, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.
Mahaikidea: Ildefonso Lampreave Gaztelu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Carlos Solozabal Campos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: María Jesús Sorbet Zubiria andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko mahaikidea: Juan José Unzue Gaztelu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Ordezko idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.
3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko otsailaren 6an eginen da, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea kalea, 3, Iruña).
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0601110