13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Kontribuzio bereziak behin betikoz onetsirik

Pitillasko Udalak, 2005eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kontribuzio bereziak ezartzeko espedientea, zoladura eta sareak emateko obren hirugarren faseagatik.

Espedientea legez aurreikusia dagoen epean jendaurrean edukirik, inork ez du alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu eta, beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da, indarra duen legeriari jarraikiz.

2005eko abenduaren 16ko osoko bilkuran Udalbatzari behin betiko onespenaren berri emanda, ukituriko zergadun bakoitzari jakinaraziko zaio kontribuzioen ondoriozko kuoten behin-behineko likidazioa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko abenduaren 19an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0600760