II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
EZKABARTE
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Ezkabarteko Udalak, 2005eko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azozko UA-2 unitateko 1D lurzatia hartzen duen xehetasun azerlana, Saulo Alonso Argüellok sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Ezkabarten, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkatea, Felix Idoate Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L0600809