13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Corellako alkate udalburuak, 2006ko urtarrilaren 2an emandako ebazpenaren bidez, ebatzi zuen hasiera ematea Corellako Bake Epaitegiko bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedurari, hala xedatzen baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan.

Izendatuak izateko baldintzak zehaztuta daude Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluan, nahiz eta kasu honetan ez den beharrezkoa zuzenbideko lizentziatua izatea.

Interesa dutenek eskabidea aurkez dezakete Corellako Udaleko erregistro okorrean, hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 9,30etatik 13,30ak arte; bertan adierazi beharko dute aipatu 31/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako gaitasun eta bateraezintasun baldintzak betetzen dituztela. Era berean, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, eskabidean titulazio akademikoari, esperientziari eta merezimenduei buruz alegatutakoa egiaztatzeko. Horretaz gain, izangaiek memoria labur bat gehitu beharko dute, hautagai izateko beren egokitasuna arrazoitzeko eta kontuan hartu beharrekotzat jotzen dituzten beste zernahi adierazteko.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituz gero, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo absolutuaren bidez hautatu beharko ditu bake epaile titularra eta haren ordezkoa, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez badago, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegiko Gobernuko Salaren esku geldituko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkate udalburua, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0600569