I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Ataleko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Ataleko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari men egiteko, 2005eko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 14koan argitaratu baitzen, deialdiko epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du lehiaketa gainditu duenaren alde.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hauxe da izendatua: Juan María Guergue Irazabal.
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0600862