13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

METAUTEN

Aurrekontuko 01/2005 aldaketa hasiera batean onetsirik

Metautengo Barrutiko Udalak, 2005eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, 2005eko ekitaldiko aurrekontuan egin 1. aldaketaren espedientea onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek edo interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Metautenen, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkate udalburua, Pedro Jesús Oroquieta Nieva.

Iragarkiaren kodea: L0600750