I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
120/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatra eta Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko zenbait lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 11ko 693/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketaz betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 52. zenbakian.
Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesatuen nahiaren arabera.
Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko OOLTko pediatra eta Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko zenbait lanpostu huts lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei adjudikatzea:
OOLTko pediatra:
_Barne lekualdatzea:
Elizalde Usechi, Mercedesi, Orkoiengo OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 66245).
Goñi Moreno, Blancari, Arrotxapeko OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68468).
Arazuri Irigaray, Asuncióni, Zizur-Etxabakoizko OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68205).
Huarte Ibarrola, M.ª Angelesi, Tafallako OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 60912).
Gómara Urdiain, Martari, Berriozarko OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68706).
Zabalza Pérez-Nievas, M.ª Aranzazuri, Artaxoako OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68204).
Viguria Sánchez, Natividadi, Antsoaingo OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68475).
Rodríguez García, Luis Angeli, Lizarrako OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68602).
_Estatuko lekualdatze lehiaketa:
Galardi Andonegui, M.ª Soledadi, Zangozako OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 60830).
Cara Granados, M.ª Yolandari, Tuterako Ekialdeko OOLTko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 64331).
PEDIATRIAKO BARRUTIKO SENDAGILE ESPEZIALISTA:
Sagaseta De Ilurdoz Uranga, María Josefari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68660).
Goñi Orayen, Concepcióni, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68735).
Berrade Zubiri, Sarari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68740).
Iceta Lizarraga, Ainhoari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68736).
Gómez Gómez, Lourdesi, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68737).
Herranz Aguirre, Mercedesi, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 68738).
Guibert Valencia, Javierri, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: (número de plaza 68739).
Gimeno Ballester, Juan Bautistari, Lizarrako Ospitaleko lanpostu huts bat (lanpostu zenbakia: 62589).
2. Izendatutako lehiatzaileek 2006ko otsailaren 1ean hartu behar dute lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.
5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zerbitzuko zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 23an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0601213