13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

2004ko kontuak hasiera batez onetsita

Zangozako Udaleko Ogasunaren, Giza Baliabideen eta Kontuen Batzorde Bereziak, 2006ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, erabakia hartu zuen adostasun txostena emateko Udalaren 2004ko ekitaldiko kontuei, "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Patronatuarenei, Udalaren Kirol Patronatuarenei eta Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoarenei. Gainera, jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezko erreklamazio, kexa eta oharrak egin daitezen.

Zangozan, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvas.

Iragarkiaren kodea: L0600894