II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
BASABURUA
Nahitaezko desjabetzapena
Basaburuko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Jendaurreko epea ebatzi eta epe horretan aurkeztutako alegazioei erantzutea.
1 zenbakiko alegazioa, Agustín Goñi Iriarte jaunak egina; bertan honako hau eskatzen du:
Egungo trazadura aldatzea beste batekin: ia osorik herrilurretatik joanen litzateke, jabe partikularrei ukitu gabe, kostua antzekoa litzateke eta ez luke hirilurrik ez eraikuntzarik ukituko. Orobat, zortasuna eta kutxetak ezartzearen karga txikiagoa izanen litzateke. Halaber, lurzati horretan etxebizitza eraikitzeko asmoa duela adierazten du eta, beraz, oraingo proiektuaren ukipenaren balioa kalkulaezina izanen litzateke.
Erantzuna:
Alegaturikoa ezetsi da. Egungo proiektuak ez du hirilurrik ez eta abeltegirik ukitzen.
Proposatutako trazadurak errepide ondoko hariztia ukituko luke eta zuhaizti horretan kalte konponezinak sortu.
Orobat, beste jabe partikular batzuk ukituko lituzke eta hodia 90 eta 100 metro bitartean luzatuko, proiektuaren kostua hein handi batean handituz.
2. alegazioa, Francisco Olagüe Azpíroz jaunak aurkeztua, ia-ia 1. alegazioaren berdina dena.
Erantzuna:
Alegaturikoa ezetsi da, aurrerago emandako arrazoiengatik. Gainera, alegazio egilearen abeltzaintzako instalazioen ukipenari dagokionez, hoditeriaren trazadura abeltegiarena baino goragoko kotatik doa, kutsadurak saiheste aldera.
3. alegazioa, Ana María Sarasola Arregui andreak aurkeztua; bertan honako hau eskatzen du:
Suteetarako ahoa edo ureztatzekoa ezar dezatela, ura hartu ahal izateko arrisku kasuetan.
Erantzuna:
Alegaturikoa ezetsi da, ez baitago baimendua ur-harguneak edo ureztatzeko ahoak ezartzea goi hornidurarako hodietan, herrietako biltontzi erregulatzaileak betetzeko erabiltzen baitira. Ur-hargune eta ureztatzeko aho horiek aipatutako biltontzietatik abiatzen diren banaketa sareetan ezartzen dira.
2. "Basaburuko goi hornidurarako hodia" proiektua behin betiko onestea.
3. Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua egiteko ukituko diren ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Obrak garrantzitsuak eta presakoak dira, Basaburuko ur sanitarioaren hornidura kalitatekoa izanen dela aseguratzeko.
4. Erabaki hau iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
Basaburuan, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0601028