13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

26/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko sendagile espezialista izateko hiru lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 11ko 693/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketaz betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 52. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesatuen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko sendagile espezialista izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei esleitzea:

Osaba Arellano, Elena andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (lanpostu zenbakia: 68579).

Martínez Rubio, Pilar andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu bat (lanpostu zenbakia: 68761).

Benito Calavia, Juncal andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (lanpostu zenbakia: 60349).

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zerbitzuko zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0600694