13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

AGOITZ

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Viviendas de Navarra, S.A. (VINSA). Jarduera: babes ofizialeko 49 etxebizitza, garajea dutenak. Tokia: 1. poligonoko 557. lurzatia, Landakoa-bide karrikaren eta Irigai auzoaren artean.

Agoitzen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0600758