13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Deialdia, gizarte laneko diplomadun lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, betiere Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrean sortzen diren beharrak bete ahal izateko

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak, 2006ko urtarrilaren 11ko 22/PR ebazpenaren bidez, honako arau hauek taxutzen duten deialdia onetsi zuen:

A R A U A K

Lehenbizikoa._Aditzera ematen da deialdia egiten dela, gizarte laneko diplomadun lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, betiere Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrean sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Prestakuntzarako izangaien zerrenda hau erabiliko da azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen den zerrenda ezin bada erabili. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan egiazki hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gizarte laneko diplomadunaren tituluaren jabe izatea edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

2.2. Baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hauta-probetan ariketa teoriko eta/edo praktiko bakar bat egin beharko da; hartan, deialdiko II. eranskineko gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira idatziz.

3.2. Probaren balorazioan, gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira. Okerreko erantzunei puntuazio negatiboa ematen ahalko zaie, eta bazterturik geldituko dira esleitutako puntuazioaren erdia iristen ez duten izangaiak.

Puntuetan berdinketa suertatuz gero, honela trenkatuko da: lehen-lehenik, akats gutxien dutenak; berdinketak iraunez gero, probaren lehen atala galdera gutxien erantzun gabe utzi dutenak, eta azkenik, betiere iraunen balu, adinaren ariora.

3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

3.4. Proba bakoitzerako gehieneko denbora epaimahaiak finkatuko du hura egiten hastean.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Borzgarrena._Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena._Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Merkatuko karikan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, hura Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik hartuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Era berean, parte-hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra ukatu gabe.

Zazpigarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak jendaurrera aterako ditu ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plazan, Udaletxearen gibeleko aldean).

Egun horretatik aitzina, izangaiek bortz egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Zortzigarrena._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haien gainean ebatzi ondoan, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean emanen da jendaurrean, ebazpen honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena._Epaimahaia.

9.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Concepción Mateo Pérez andrea, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Miguel Angel Ilundáin Aizpún jauna, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Enrique Otal Isabella, Gizarte Zerbitzuen koordinatzailea.

Ordezkoa: Paula Martínez Mayoral, gizarte laneko diplomaduna.

Mahaikidea: Jesús Laguardia Hontañón, Gizarte Zerbitzuen koordinatzailea.

Ordezkoa: María José Lizarraga Echaide, gizarte laneko diplomaduna.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide-Idazkaria: Ana Góngora Urzaiz, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Jesús Pascal Mendióroz, Zuzenbideko lizentziatua.

9.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, aldaketa hori jakinaraziko da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

9.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

9.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdietako arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

9.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Hamargarrena._Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

10.1. Behin proben kalifikazioa amaituz gero, epaimahaiak Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta proba egin den lekuan jarriko du prestakuntzarako zerbitzu berezietan lanean aritzeko probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

Halaber, epaimahaiak Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari igorriko dizkio oinarri honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

10.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Lehendakaritzako Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamaikagarrena._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 11n._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N./nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaioterria (udalerria, probintzia): ............., naziotasuna: ................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, posta kodea/herria: .........................., telefonoa: ............, laneko telefonoa: ..................,

AZALTZEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta hura ez dela oraingo jarduneko egoerarako dudan bera.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea gizarte laneko diplomadun lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrerako, ........... eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen.

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001-Iruña).

Iruñean, 20...(e)ko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Oharra._Eskabidearekin batera deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia bana ekarri.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Nafarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak: araudi aplikagarria; programak, helburuak eta eginkizunak.

2._Nafarroako gizarte zerbitzuetako laguntza komunitarioaren planerako oinarrien agiria. (Nafarroako Gobernua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua, 2001. urtea). (www.navarra.es/publicaciones).

3._15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa (149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2005-12-14).

4._Iruñeko Udala: alor funtzionalak, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko programen antolaketa.

5._Gizarte Lanetik esku hartzeko printzipio eta tresna metodologikoak.

6._Talde lana, udalen gizarte zerbitzu oinarrizkoetan.

7._Baliabideak eta prestazioak Nafarroako gizarte zerbitzu publiko nahiz gizarte ekimenekoetan.

Iragarkiaren kodea: L0600348