13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

L I Z A R R A

Deialdia, atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, D mailakoa eta Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolarako dena, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehiaketa hasteko eguna (Alkatetzaren 4/2006 Dekretua)

Lizarrako Udaleko alkateak ebazpena eman du 2006ko urtarrilaren 12an. Hona hemen testua:

"Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolako atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2005eko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 30ean argitaratutako hartan, 6. oinarrian adierazitakoari jarraituz, Alkatetzak honako hau

Ebatzi du:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea.

Onartuak:

LUCEA IMAS, JOSE FRANCISCO

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaian pertsona hauek parte hartuko dutela erabakitzea:

Mahaiburua: María José Fernández Aguerri, Lizarrako Udaleko alkatea.

1. mahaikidea: Alicia Ilundáin Osacar, Musika Eskolako zuzendaria.

2. mahaikidea: María Pilar Cortés Osés, Lizarrako Udaleko langileen ordezkaria.

Idazkaria: Lizarrako Udaleko idazkaria, eta horren ordezkoa, Langileri Bulegoko ofiziala.

3. Izangai onartuei jakinaraztea proba praktikoa 2006ko otsailaren 13an, astelehena, eginen dela goizeko bederatzi eta erdietan, Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolako egoitzan.

4. Argitara bedi ebazpen hau Udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, deialdiko oinarriek xedatutako ondorioetarako.

Lizarran, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0600651