II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
D O N E Z T E B E
Aldaketa behin betikoz onetsirik plantilla organikoan
Doneztebeko Udalak, 2005eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen plantilla organikoan, bere zerbitzuko langileen zerrenda barne.
Hasierako onespena 2005eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, abenduaren 5ean, eta jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, ondotik ematen da argitara behin betiko plantilla Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz.
PLANTILLA ORGANIKOA
I. ERANSKINA
Udaleko langileak
C-LAN-KONTRATUDUN FINKOAK
Karguaren izena: kirol instalazioetako langilea. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Kopurua: 1. Sarbidea: O. Lanaldiko osagarria: 15. Lanaldia: zatitua.Egoera: hutsik. Euskara jakitea/eskakizuna: euskaraz jakitea nahitaezkoa izanen da, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak zehazten duen eskakizunari jarraikiz.
2005EKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Udala
Karguaren izena: kirol instalazioetako langilea. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Kopurua: 1. Sarbidea: O. Lanaldi mota: lanaldi zatitua. Euskaraz jakitea/eskakizuna: euskaraz jakitea nahitaezkoa izanen da, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak zehazten duen eskakizunari jarraikiz. Donezteben, 2005eko abenduaren 26an._Alkatea, José Irigoien Irungarai.
Iragarkiaren kodea: L0600729