II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
RIBAFORADA
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena
Alkate udalburuak 2006ko urtarrilaren 16an emandako ebazpenaren bidez, Luis Miguel Antón Rodríguez jauna Ribaforadako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu da, hura izan baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia; hori guztia, Ribaroradako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko deialdiko 9.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz (2005eko 100. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 22koa), eta egindako oposizio-lehiaketaren emaitza ikusirik.
Ribaforadan, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.
Iragarkiaren kodea: L0600824