I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
25/2006 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, María Jesús Gómez Pérez andrea, Langileria Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak 3. artikuluko b) letran xedatutakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. María Jesús Gómez Pérez andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Langileria Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari igortzea.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 23an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F0601211