13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

PITILLAS

Udalkideen ordainsariak onetsirik

Pitillasko Udalak, 2005eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalkideak ordaintzeko sistema berria ezartzea. Erabakiaren ondorioak 2005eko uztailaren 1etik aitzina hasiko dira, 2005eko aitzineko aldian 2004rako hartutako erabakiak izanen baitu indarra. Finkatutako bilkura sariak eta kalte-ordainak hauek dira:

1. Egunean ehun euroko zenbatekoa ezartzea, muga izanik urtean 10.000 euro, alkatearendako kalte-ordainez, bere karguari dagozkion lanak egin beharrez Herriko Etxera etortzeagatik. Hilabetero sortuko da, alkatetzari dagozkion egitekoei gutienez ordubete eskainiz udal bulegoetan egin dituen egunen ariora

2. Urtean gehienez ere 900 euroko zenbatekoa ezartzea udalkide bakoitzeko, sari gisa Pitillasko Udalaren osoko bilkuretara egiazki etortzeagatik. Hura seihilekotik behin ordainduko da, 100 euro bilkura bakoitzeko.

3. Egunean 30 euroko zenbatekoa ezartzea udalkide bakoitzeko, kalte-ordainez karguari dagozkion egitekoei eskainitako denboragatik, hala Pitillasko Udala partaide duen bertze toki entitate batean, nola Udaleko kide den aldetik parte hartzen duen bertze edozein organo kolegiatutan, salbu eta Udaleko batzordeak, eta zenbat denbora egiten duen kontuan hartu gabe.

4. Egunean 30 euroko zenbatekoa ezartzea udalkide bakoitzeko, kalte-ordainez karguari dagozkion egitekoei eskainitako denboragatik, Pitillastik kanpora erakunde publikoetan kudeaketak egin behar direnean. Ordain hau bateraezina izanen da hirugarren puntuan aipatu denarekin eta bateragarria erabaki honetan agertzen diren gainerakoekin.

5. Karguan aritzean sortutako gastuen ordainak, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz, baita Udalbatzak osoko bilkuran onesten dituenen arabera ere.

Ordainketa guztiak interesatuak aldez aurretik eskatuta eginen dira, atal bakoitzean ezarritako baldintzak bete direla zehaztuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko abenduaren 19an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0600759